Diversos grupos antimilitaristas y ecologistas de Bizkaia, entre ellos BUTROI BIZIRIK TRANTSIZIOAN, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT y KEM-MOC Bilbao, han realizado la tradicional marcha contra el cuartel militar de Soietxe, en Mungia, que ha llegado este año a su vigésimo sexta edición.

BOTA KUARTELIE ETA EREIN PORRUE!


Talde antimilitaristek Mungiako kuartel militarraren aurkako martxa burutu dute

‘Bota kuartelie ta erein porrue’ lemapean, talde antimilitaristek eta ekologistek Mungiako Soietxeko kuartelaren kontrako martxa burutu dute. Modu honetan, «okupatutako lur hauek berriz ere landatzeko lurrak izan daitezela» aldarrikatu dute.

NAIZ|mungia

Talde ekologista eta antimilitarista desberdinek Soietxeko kuartel militarraren aurkako martxa burutu dute Mungian, «okupatutako lur hauek, berriz ere landatzeko lurrak izan daitezela» aldarrikatuz. ‘Bota kuartelie ta erein porrue’ lemapean abiatu dira kuartelera.

Kuartelaren atarian egindako agerraldian, aktibista talde batek antzerki bat egin du, tankeak gidatuz eta tiro praktikak burutuz. Era berean, talde ekologistek behar sozialak defendatu dituzte eta landatzeko lurrak direla azpimarratu. «Beharrezkoak dira eta eta baita bonba eta balak baino askoz onuragarriagoak».

Modu honetan, martxaren bidez, «militarizazioaren aldeko apustua» arbuiatu nahi izan dute. Gainera, politika hauek murrizketak dituztela ondorio gogoratu dute, «desberdintasunak handituz eta gizartea pobrezia egoeretara kondenatuz».

Naiz